8 EMAKUME MUSIKARIAK
Hemen duzue lehiaketaren zortzi pertsonaiak asmatzeko behar den
informazioa.
Epea Azaroaren 28an amaituko da.
Data horretan, erantzunak eraman beharko dituzue musika gelara.
ZORTE IZAN!!!
1.
PERTSONAIA
Legazpin jaio zen 1965. urtean. Piano-jotzailea da.
Arrakasta handiko bakarlaria da eta munduko orkestra garrantzitsuenekin batera
zabaldu du musika klasikoa. Askotan Asier Polorekin ( biolontxelo-jotzailea) jo
ditu kontzertuak. Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Kontzerbatorioan ( Musikenen)
ematen ditu klaseak. Horretaz gain, Bartzelonan Marshall Akademia zuzentzen du.
2.
PERTSONAIA
Madrilen jaio zen (1968). Konpositorea, sopranoa eta
zuzendaria da. Mundo osoko antzokietan egon da abeslari eta zuzendari moduan. Goi
mailako ikasketak ditu Abesbatzan, Orkestrako Zuzendaritzan, Pianon,
Musikologian, Konposizioan eta Pedagogian. Lehenengo emakumea izan zen Madrilgo
“Teatro Real”en estrenatu zuena opera bat “La página en blanco” izenekoa. Musika klasikoa ez ezik, pop, jazz eta musika elektronikan
ere murgildu da. 2014an “ Mago de Oz” taldearekin hartu du parte diska baten.
2013. urtean haurren esplotazioaren
kontra egin zuen kontzertu bat Madrilen. Goi Mailako Kontzerbatorion
kontrapuntoko irakaslea da.
3.
PERTSONAIA
1972.
urtean Amurrion jaio zen. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren
laguntzari esker, mundua ezagutzeko eta irakasle ezberdinen eskutik ikasteko
aukera izan du. Mundu osoko orkestrak zuzendu ditu, besteak beste, Italian,
Taiwanen, Londresen, Lituanian, Espanian, Israelen, Ukranian, Batikanon, Errusian, eta jakina, Euskal Herrian ere. “Zuzendaritza ikasleen artean hamar gizoneko
bi emakume baino ez daude. Gainera, gauza bat da zenbat emakume ari diren
ikasten, eta, beste bat, zenbatek amaitzen duten zuzendari izaten” aipatzen du
berak.
4.
PERTSONAIA
Sopranoa
da. Hainbat lekutan abestu du, besteak beste, Donostiako Hamabostaldian, New York-eko Metropolitan, Milaneko Scalan,
Berlin, Boston, Washington, Seattle edo Mexikoko Operetan. Bilbon ere askotan
abestu ditu operak. Sari batzuk jaso ditu. Bere seme-alabak Iker eta Sarah
deitzen dira. Tolosan jaio zen 1964. urtean.
5.
PERTSONAIA
Bere aita piano-jotzaile oso ona izan
zen, eta bera haur prodijioa (bikaina txikitatik) izan zen. 21 urte zituenean,
etxetik egin zuen ihes Robert Schumann-ekin eskontzeko, aita kontra jarri
zitzaielako. Piano-jotzaile bikaina izan zen eta konposatzaile oso ona ere bai.
Horretaz aparte, senarrak egindako lanen argitalpenak zuzendu zituen. Johannes
Brahms-en lagun mina izan zen. Zortzi
seme-alabak eduki zituenez bolada luze baten ez
zuen musika idazten. Aldiz, gero bueltatu zen lanera, eta gaur egun
musikari bikaina izan zela esaten dugu. Leipzig en jaio zen (1819)
eta Frankfurt-en hil zen (1896)
6.
PERTSONAIA
Tronpeta -jotzaile baten alaba izan
zen. Ezkondu baino
lehen, bera musikaria zen eta bazuen lan finkoa. Diruaren aldetik ondo moldatzen zen bera
bakarrik. Aldiz, bere senarra 16 urte nagusiagoa zen, beraz maiteminduta
ezkondu zela esan dezakegu. Guztira 13
seme-alabak eduki zituzten. Senarraren musika paperetara pasatzen zuen askotan
eta bera ere hasi zen musika idazten . Egindako liburu bat eskaini zion
emazteari. Gizon hau oso musikari ospetsua da, baina ondoan zegoen emakumea
bera bezain ona dela esan behar da. Leipzig hirian hil zen 1760. urtean.
7.
PERTSONAIA
7
urte zituenean pianoa jotzen zuen eta
abeslari bikaina zen. Bere gustukoen instrumentua biolina zen baina, garai
hartan, gizarteak ez zuen emakume batentzat onartzen. Aita eta anaiarekin
batera bidaiak egiten zituen Europan zehar kontzertuak ematen. Zoritxarrez, 18
urte bete zituenean aitak esan zion ezkondu behar zela eta utzi behar zuela
bizimodu hau. Maitemindu zen baina beste gizon aberats batekin elkartu zen
behartuta. Anaia aldiz ez zegoen adoz eta esaten zion oso konposatzaile ona
zela. Alarguna geratu zenean musika irakaslea izan zen. Saltzburgon hil zen
1829. urtean.
8.
PERTSONAIA
Vienan
jaio zen 1879n. Artisten artean eduki zuen haurtzaroa. Pianoa jotzen zuen eta
konposizioa ikasi zuen. Gustav Klim margolarien laguna izan zen. Ezkondu zenean
etxeko lanetan aritu zen baina laster konturatu zen bizimodu hori ez zela
berarentzat eta hasi zen berriz musika idazten. Geroago banandu zen eta beste
bi gizon eduki zuen, guztira 3 seme-alabak edukitzen. Gerratik ihes egin zuen
eta New Yorken hil zen 1964. urtean. Bere bizitza osoan emakume aske bat bezala
bizi izan zuen berak nahi zituen erabakiak hartzen.