jueves, 20 de noviembre de 2014


8 EMAKUME MUSIKARIAK

Hemen duzue lehiaketaren zortzi pertsonaiak asmatzeko behar den informazioa.

Epea Azaroaren 28an amaituko da.

Data horretan, erantzunak eraman beharko dituzue musika gelara.

ZORTE IZAN!!!



1.     PERTSONAIA

Legazpin jaio zen 1965. urtean. Piano-jotzailea da. Arrakasta handiko bakarlaria da eta munduko orkestra garrantzitsuenekin batera zabaldu du musika klasikoa. Askotan Asier Polorekin ( biolontxelo-jotzailea) jo ditu kontzertuak. Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Kontzerbatorioan ( Musikenen) ematen ditu klaseak. Horretaz gain, Bartzelonan Marshall Akademia zuzentzen du.

 

2.     PERTSONAIA

Madrilen jaio zen (1968). Konpositorea, sopranoa eta zuzendaria da. Mundo osoko antzokietan egon da abeslari eta zuzendari moduan. Goi mailako ikasketak ditu Abesbatzan, Orkestrako Zuzendaritzan, Pianon, Musikologian, Konposizioan eta Pedagogian. Lehenengo emakumea izan zen Madrilgo “Teatro Real”en estrenatu zuena opera bat “La página en blanco” izenekoa.  Musika klasikoa ez ezik, pop, jazz eta musika elektronikan ere murgildu da. 2014an “ Mago de Oz” taldearekin hartu du parte diska baten. 2013. urtean haurren esplotazioaren kontra egin zuen kontzertu bat Madrilen. Goi Mailako Kontzerbatorion kontrapuntoko irakaslea da.

 

3.     PERTSONAIA

1972. urtean Amurrion jaio zen. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker, mundua ezagutzeko eta irakasle ezberdinen eskutik ikasteko aukera izan du. Mundu osoko orkestrak zuzendu ditu, besteak beste, Italian, Taiwanen, Londresen, Lituanian, Espanian, Israelen, Ukranian, Batikanon,  Errusian, eta jakina, Euskal Herrian ere.  “Zuzendaritza ikasleen artean hamar gizoneko bi emakume baino ez daude. Gainera, gauza bat da zenbat emakume ari diren ikasten, eta, beste bat, zenbatek amaitzen duten zuzendari izaten” aipatzen du berak.

 

4.     PERTSONAIA

Sopranoa da. Hainbat lekutan abestu du, besteak beste, Donostiako Hamabostaldian,  New York-eko Metropolitan, Milaneko Scalan, Berlin, Boston, Washington, Seattle edo Mexikoko Operetan. Bilbon ere askotan abestu ditu operak. Sari batzuk jaso ditu. Bere seme-alabak Iker eta Sarah deitzen dira. Tolosan jaio zen 1964. urtean.

 

5.     PERTSONAIA

Bere aita piano-jotzaile oso ona izan zen, eta bera haur prodijioa (bikaina txikitatik) izan zen. 21 urte zituenean, etxetik egin zuen ihes Robert Schumann-ekin eskontzeko, aita kontra jarri zitzaielako. Piano-jotzaile bikaina izan zen eta konposatzaile oso ona ere bai. Horretaz aparte, senarrak egindako lanen argitalpenak zuzendu zituen. Johannes Brahms-en lagun mina izan zen.  Zortzi seme-alabak eduki zituenez bolada luze baten ez  zuen musika idazten. Aldiz, gero bueltatu zen lanera, eta gaur egun musikari bikaina izan zela esaten dugu. Leipzig en jaio zen  (1819)  eta Frankfurt-en hil zen (1896)

 

6.     PERTSONAIA

Tronpeta -jotzaile baten alaba izan zen. Ezkondu baino lehen, bera musikaria zen eta bazuen lan finkoa.  Diruaren aldetik ondo moldatzen zen bera bakarrik. Aldiz, bere senarra 16 urte nagusiagoa zen, beraz maiteminduta ezkondu zela esan dezakegu.  Guztira 13 seme-alabak eduki zituzten. Senarraren musika paperetara pasatzen zuen askotan eta bera ere hasi zen musika idazten . Egindako liburu bat eskaini zion emazteari. Gizon hau oso musikari ospetsua da, baina ondoan zegoen emakumea bera bezain ona dela esan behar da. Leipzig hirian hil zen 1760. urtean.

 

7.     PERTSONAIA

7 urte zituenean  pianoa jotzen zuen eta abeslari bikaina zen. Bere gustukoen instrumentua biolina zen baina, garai hartan, gizarteak ez zuen emakume batentzat onartzen. Aita eta anaiarekin batera bidaiak egiten zituen Europan zehar kontzertuak ematen. Zoritxarrez, 18 urte bete zituenean aitak esan zion ezkondu behar zela eta utzi behar zuela bizimodu hau. Maitemindu zen baina beste gizon aberats batekin elkartu zen behartuta. Anaia aldiz ez zegoen adoz eta esaten zion oso konposatzaile ona zela. Alarguna geratu zenean musika irakaslea izan zen. Saltzburgon hil zen 1829. urtean.

 

8.     PERTSONAIA

Vienan jaio zen 1879n. Artisten artean eduki zuen haurtzaroa. Pianoa jotzen zuen eta konposizioa ikasi zuen. Gustav Klim margolarien laguna izan zen. Ezkondu zenean etxeko lanetan aritu zen baina laster konturatu zen bizimodu hori ez zela berarentzat eta hasi zen berriz musika idazten. Geroago banandu zen eta beste bi gizon eduki zuen, guztira 3 seme-alabak edukitzen. Gerratik ihes egin zuen eta New Yorken hil zen 1964. urtean. Bere bizitza osoan emakume aske bat bezala bizi izan zuen berak nahi zituen erabakiak hartzen.